Gabonetako Festa

Ostegunean, abenduak 21, 4. DBHko ikasleek antolatu dugun Gabonetako Festa ospatuko da, ikasketen amaierako bidaiarako dirua biltzeko.

Saltxitxa-ogitartekoak eta txokolate beroa bizkotxoekin salduko da. Gainera, ekintza dibertigarriak egongo dira, hala nola, eskulanak, aurpegia margotzea, musika eta hainbat sorpresa gehiago.

Tonbola bat ere egongo da eta “Contabilidades Gasteiz” enpresak eman duen gabonetako-saski bat, gau bat “Casa Lafuente” landa-apartamentuetan eta saski bat gabonetako produktuekin zozketatuko dira.

Sariak ostegunean bertan zozketatuko dira eta nahi duenak idazkaritzan erosi ahalko ditu txartelak.

Adeitasunez, DBH4ko  ikasleak


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi