Haur Hezkuntzakoak Beñat Etxepare antzerki aretora joan dira "Txokolat" ikuskizunaz gozatzera. Aktoreek berehala konkistatu dituzte txokolatearekin askotariko bihurrikeriak eginez. Azkenean, umeek ere parte hartu dute eta haietako batzuk txokolatez betetako aurpegiarekin bukatu dute.