Odola ematea bizitza opari egitea da

Badakigu odola ematea bizitza oparitzea dela; horregatik, San Prudencio Ikastetxeak bere harri koskorra ekarri nahi izan du, gure hezkuntza-komunitateko 18 eta 65 urte arteko pertsona guztiak odol emateara gonbidatzen ditugu. Adinez nagusi diren ikasleak, ikaslego guztien senide eta lagunak eta eskolako lankide guztiak animatzen ditugu odol-emaile egin daitezen.

Osakidatzarekin eta Arabako Odol-emaileen Elkartearekin batera gure eskola, kanpaina berria jarri du martxan. Urtarrilaren 8tik 19ra, informazio eta sentsibilizazio kanpaina jarri dugu abian, ikaslego guztia odol ematearen garratziaz jabetzeko, gehienek oraindik ezin dute odola eman, baina mezulari bikainak dira!!!

Eta urtarrilaren 22an interesa duten pertsonek odola eman ahal izango dute eskolako liburutegian, 16.15etatik 20.00etara, eskolara unitate ibiltari bat hurbilduko baita. Beraz, arratsalde horretan ez da liburutegi zerbitzurik egongo. Aukeratu dezakezue hobeto datorkizuen txanda idazkaritzan.


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi