
Colegio San Prudencio Ikastetxeak Iñaki Zubizarreta, ACB-ko jokalari ohia izan du hizlari. Iñakik 12 urterekin eskola-jazarpena jasan zuen eta DBH-ko ikasleei bere bizipenak kontatu dizkie pasadan ostegunean, otsailaren 15a . Hitzaldi hunkigarri honetan bere esperientzia pertsonala kontatu zien. Horretaz aparte ikasleekin balore inportante batzuk landu zituen: hezkuntza-komunitatea osatzen dugun guztion ezinbesteko parte hartzea adin berdinen arteko tratu txarren aurrean, horrelako kasuetan lekukoak izanik salaketaren garrantzia, sare sozialen erabilera desegokiaren arriskua eta batez ere esfortzu eta hobetze pertsonalaren garrantzia horrelako egoerak gainditzeko.
Hona hemen gure esker onak Iñakiri bere denbora, eskola-tratu txarren kontrako borrokan duen inplikazioa eta eman zizkigun irakaspen baliotsuengatik. Mila esker.