Batxilergoko 1 mailako ikasleak Freiburgen

Batxilergoko 1.mailako ikasleek astebetez familia alemaniar baten integratzeko aukera izan dute, horrekin batera Freiburgeko Walter Eucken Gymnasiumeko klase eta ekintzetara joateko aukera ere izan dute. Gainera, Alemaniako hegoaldean dagoen Oihan Beltzako zenbait leku, Estrasburgo eta Europako Parlamentua ere bisitatu dituzte.

Ikasle-truke honek gure ikasleen komunikazio gaitasunak garatzeko helburua dauka, ingelesaren erabilera indartuz. Horretaz gain, kultura ete errealitate berriekiko tolerantzia sustatzea ere helburuetako bat izan da.

Orain ikasle alemaniarren bisita gogotsu itxarongo dugu, ikasle-truke honetan sortutako lagun harremanak urtetan zehar mantendu daitezen espero dugularik. 

Hemendik ikasle-truke hau posible egin duten irakasleei eskerrik beroenak. Mila esker!!

Argazki guztiak hemen


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi