Pampararampampam, zer izango ote naiz? bukatu egin da.

"Pampararampampam, zer izango ote naiz?" proiektua bukaerara heldu da. Bideo honetan egin ditugun azkeneko jarduerak erakutsi nahi genizuen. Alde batetik, aurreko ostiralean familien, umeen eta irakasleen artean eraiki genituen hirien erakusketa kaleratu genuen. Benetako artelanak aurkitzeko aukera!! Berriro familiei eskerrak eman nahi dizkiegu haien kolaborazioagatik eta parte-hartzeagatik.

Bestaldetik, aurreko proiektuetan egin dugun moduan, adituen bisita izan dugu. Kasu honetan aditu bereziak ziren, gure txikien senideak edo lagunak zirelako. Helena, erizaintzako laguntzailea; Maite, dentista; Nagore, ginekologo; Javi, tranbiako langilea; Mikel, nekazaria eta Esti, fisioterapeuta.

Hurrengo proiektura arte!!

 


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi