
Gaur Parisek egun eguzkitsu eta argi batekin hartu gaitu. Goizeko lehenengo orduan Versallesera hurbildu gara bertako jauregia bisitatzeko. Jauregi hau 1789ko iraultzararte Frantziako gobernuko sede eta zentru politko bezala erabili zen. Bertako kapera, ispiluen areto famatua eta errege-ganbera ezagutu ditugu, bertako lorategi ederrez gozatzeko aukera ere izan dugularik.
Parisera bueltan, D'Orsay museoa bisitatu dugu, geltoki zahar eraldatu eta moldatu honek margolari inpresionisten lanak biltzen ditu, modernitatearen aitzindarien artelanez gain. Beraz, Degas, Manet, Monet, Renoir, Cézanne, Van Gogh... bezalako artisten artelanak ezagutzeko aukera izan dugu.
Oinez ibilitako distantzia: 13 km