Lekua: Gasteizko Arte eta Lanbide Eskola
Datak: azaroaren 6an, 7an eta 8an
Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara (ostiralean, arratsaldez bakarrik)
Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolak "EGB egin nuen... SanPru-n" erakusketa hartuko du datorren azaroaren 6an, 7an eta 8an. Ekimen hau ikastetxeko ikasle-ohiek sustatu dute, Gasteizko hezkuntza-historiaren parte den garai bateko oroitzapenak, bizipenak eta materialak partekatzeko asmoz.
Erakusketan argazkiak, eskolako objektuak eta garai hartako ikasleen egunerokoa berriz bizitzeko aukera emango duten beste hainbat elementu bilduko dira. Sarrera doakoa izango da.
Aukera paregabea izango da ikaskide ohiekin berriz elkartzeko, bizipenak gogoratzeko eta garai hartako eskola nolakoa zen ezagutzeko.









.jpg)






