Hirugarren eguna Parisen

Gaur eguna Notre Dameko dorrera igotzen hasi dugu, bertatik bai gargoletako zein hiriko bista ederrak daude. Ondoren udaletxetik pasatuta Pompidou Zentrora hurbildu gara, eraikuntza honek Arte Garaikide Museo Nazionala barne hartzen du, arte moderno bilduma osoenetako bat biltzen duelarik. Notre Dame katedrala eta Louvre museoa bisitatuz jarraitu dugu eguna. Azkenik, Montmartrera zuzendu gara Sacre Coeur Basilika eta Tertre Plaza famatua bisitatzeko asmoz. Muino hau agurtzeo Pigalletik paseatu gara Moulin Rouge famatura iritsi arte.

Oso egun bizia  eta ondo aprobetxatutakoa izan da, gainera oso sentipen, oroitzapen eta esperientzia politak eskeini dizkigu.

Nahiz eta nekea nabaritzen hasi garen, oraindik gure bidaia eder honi jarraipena emateko indarrak baditugu.

Agur bero bat.

Oinez ibilitako distantzia: 15.8 km

Argazki guztiak hemen


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi