Astearte hau oso egun berezia izan da. Hasteko udaberria iritsi delako eta bestalde ikasleek gaurko ekintzarekin izugarri gozatu dutelako.
Goizean Oma basora joan gara, basoaz eta bertan Ibarrolak margotutako zuhaitzekin gozatzeko asmoz. Oso ibilaldi atsegina izan da, zeinetan ikasleek natura preziatu eta berarekin gozatu duten. Ondoren autobusa hartu eta San Juan de Gaztelugatxera abiatu gara. Bidean Mundakako itsasadarrarekin txundituta geratu dira, baita gure itsaso eta itsas labarrekin ere. Ermita famaturako ibilbidea giro atseginean igaro dugu, inguratzen gintuen paisaiarekin liluratuta. Arratsaldeko 16.30 inguru iritsi gara ikastetxera nekatuta baina oso asebeteta.
Bihar ekintzez beteriko eguna izango dugu, egiten dugun guztia pozik kontatuko dizuguelarik. Bis morgen! See you tomorrow!