Freiburgetik SanPrura. 5.eguna.

Asteazken hau ekintza eta esperientzia berriekin beterik egon da. Lehenengo orduan gure ikasle alemanek fisika, matematekia, ekonomia. latin edo ingeleseko klaseetara joan dira. Ondoren Euskal Dantzen inguruko tailer zoragarria izan dute, gure lankideak diren Esti Azurmendi eta Jon Arranzen eskutil. Gainera, haien dantza taldeko beste bi dantzarik ere lagundu dituzte. Ilusio handiz prestatutako tailer hau ikusita gure ikasleak ere animatu eta dantza egitera ere animatu dira! Hemen ikusi ditzakezue bideoak. 

Ondoren Santa Maria katedralera hurbildu gara berta bisita egin eta dorrera igotzeko aukera izan dugularik. Gaurko programarekin amaitzeko, sukaldaritza ikastaro batera joan gara. Han gure gastronomiako plater tipikoak egin ahal izan dituzte, Gilda, taloa txorizoarekin, piper beteak edo Goxua besteak beste. Guk prestatutako jakiak bazkaldu eta tripa ondo beteta ikastetxera bueltatu gara, arratsalde libre batez gozatzeko. 


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi