Gazteluari erasoa proiektuari agur esaten diogu

Gazteluari erasoa proiektuari bukaera iritsi zaio. Aurreko ostiralean haurrek ekintza ezberdinak egiten igaro zuten eguna proiektuari emaiera bikaina emateko. Lehenengo, tailerrak izan zituzten: koroak egitera, maskarak egitera edo eta aurpegiak margotzera joan zitezkeen era askean. Ondoren, Crescendo Abesbatzak eskainitako ikuskizunaz gozatu ahal zuten Areto Nagusian. Beste garai batzuetara badaiatzeko aukera ere izan zuten jolas klasiko ezberdinetan parte hartuz: artaburuen jolasa, aulki dantza, zaku lasterketak...Azkenik, proiektuak iraun duen bitartean egiten aritu diren zaldun armadurak jantzi zituzten eta horrela, etapako haur guztiek batera erdi aroko musikaren doinuei jarraituz, dantza ere egin zuten. 

 


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi