Margotzen zoriontsu naiz

 

 

Ikasturte honetako ostiral arratsaldeetan, Lehen Hezkuntzako hezkuntza espezifikoko  ikasgelara joaten diren ikasleek pintura teknika desberdinak praktikatu dituzte, bakoitzaren gaitasunetara eta gustu pertsonaletara egokituz.

Helburu nagusi gisa, haurren sormena sustatzea izan da, artea adierazpide gisa baliatuz, hainbat teknika ezagutzen. Artea eta bere adierazpen desberdinak askotan, ahoz  baino modu argiagoan adierazteko aukera ematen dien hizkuntza da. Jarduera bakoitzean, pinturaren artea ez ezik, zehar-lerroak eta adimen anitzak ere garatzen dira.


Honako helburu espezifiko hauek landu dituzte, besteak beste:

  • Adierazpen materialak eta teknikak ezagutzea.

  • Materialak era ordenatuan eta garbi maneiatzea.

  • Talde-lanetan hastea.

  • Marrazkiak aberastea.

  • Tamainaren eta bete beharreko beharren arabera tresna egokiak aukeratzen ikastea.

  • Sorkuntza-prozesua baloratu eta estimulatzea.

  • Ideiak, emozioak eta pertzepzioak adierazteko bide bikaina haurrentzat.

  • Koordinazio motorraren garapena.

  • Talde-lana, sozializazioa eta enpatia sustatzea.

  • Autoestimua indartzea du eta zoriontasuna lortzea.


Azken emaitzarik garrantzitsuena ikasle horien gozamena eta zoriontasun aurpegiak izan dira, pintura-tailerra egiten dutenean.
Bideo honetan adibide bat ikusten dugu.


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi