Nor da gure altxorra??

225 altxor eta 18 gehiago!

Batzuetan familiek klase barrura sartu eta haien umeek egiten dutena ikustea gustatuko litzaiekela esaten digute. Etxera guztiz harro eramaten dituzten trazuak, zenbakiak eta letrak gure eguneroko alderik txikienetariko bat da, baina aldi berean, beste  partzela bat dago eta gure taldearen iritziz zoragarriena da, erakargarriena. Partzela honek izugarrizko indarra dauka eta ez bagenizue kontatu nekez lortuko zenukete irudikatzea.

Dakizuen moduan, oraingo proiektuan emozioak lantzen ari gara eta horien buruan milaka ekintza jarri ditugu praktikan. Horietako bat ezagutzeko gura duzue?

Motibazio jarduera kutxa misteriotsu bat eraman genien eta barruan balio handiko altxor bat kokatu genuen. Tutore bakoitzak kutxa jarri zuen klase erdian eta bien bitartean umeak erne zebilen ea zer aurkituko zuten kutxa horretan. Anderenoek baimena eman zieten banan banan kutxara hurbiltzeko. Behin ikusita sekretua gorde beharko zuten eta galdera gakoari erantzuna eman beharko zioten:"Ikusten duzuena gustatzen zaizue?".

Hau abiapuntua izan zen umeen autokontzeptuari eta autoestimazioari buruz hitz egiteko. Dagoeneko kutxa barruan zegoen altxorra asmatu duzue? Ispilu bat kokatu genuen! Era horretan haien burua ikusi zuten kutxa irekitzean, gure benetako altxorrak. 225 altxor!! Haien artean sortu ziren elkarrizketak deskribaezinak izan ziren eta pistaz betetakoak.

Pista horiek testu honi ematen dioten izena beste 18 altxorrek jasotzen dituzte. Anderenoek, maisuak eta teknikoek bihotzez gozatzen dute klasean gertatzen den guztiaz. Hezitzaile bakoitzak umeak laguntzen ditu, errespetu handiz tratatzen dituzte eta haien barrerik onena eskaintzen diete. Jarduera honetan anderenoen mezua berdina da ume guztientzat, bai gustatzen zaionarentzat  ispiluan ikusten duena bai zerbait aldatuko duenarentzat: " Zu altxor bat zara, ez ahaztu!".

Zorionekoak gara altxorrez inguratuta egoteagatik!

Marian Amboage 

Haur Hezkuntzako Ikasketa burua

 

 


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi