
Otsailaren 23an DBH 3 eta 4 mailako ikasleek HIretu Hiriaren galan parte hartu zuten. Ikasgela bakoitzetik bi ordezko egon ziren galan kurtsoan zeharreko proiektuak aurkezteko, guztira Ikastetxeko 6 taldek hartu zuten parte. Lehiaketa honen helburua ikasleek bere hirian gustatzen ez zaizkien gauzak ikusgai egitea da eta arazo horiei konponbidea bilatzen saiatzea.
Ekitaldian talde bakoitzak bere proiektuak bideo laburren laguntzarekin azaltzeaz gain, publikoak proiektu onena bozkatu zuen. Talde irabazlea DBH 4A-ko ikasleek osatutakoa izan zen "Merkataritza guneen berrerabiltzea gazteen aisialdirako" proiektuarekin. Proiektu honek Vitoria-Gasteizko Udaletxearen saria jaso du, 3.000 euro eta proiektua aurrera eramateko beharrezko laguntza teknikoa.
Estekak: Gasteiz Hoy Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz Diario de Noticias de Álava