Plochingenetik SanPrura. 4. eguna.

Ekintzez beteriko gure lehendabiziko egunean izugarri gozatu dugu. Gure lurreko kultura eta ohituren ikastaro baten ostean, udaletxera joan gara, non ederto hartu gaituzten. Ongietorri bero bat eta oparitxo baten ostean, bilera gelara pasatu gara, historiaz beteriko gune honetan zinegotzi sentitu gara une batez.

Ondoren, Eusko Jaurlaritzara bisita. Bertan lurralde hain berezi honen inguruko historiari buruzko datu gehiago ikasi ditugu. Gainera eraikuntza hain adierazgarri honetan zenbait gela ezagutzeko aukera ere izan dugu.

Agendarekin amaitzeko, merkatuan sukaldaritza ikastaro bat jaso dugu. Ikaragarri gustatu zaigu sukaldatzeko aukera izan dugun menua eta gainera errezeta guztiak etxera eramango ditugu bertan errepikatzeko asmoz: gilda, bakailaozko piper beteak, txorizoz beteriko taloa eta goxua. 

Arratsaldea deskantsatzeko libre daukagu bihar topera egon gaitezen. Bakarrik bihar eguzkiak gaur baino apurtxo bat gehiago atera dadila eskatzen dugu. 


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi