Plochingenetik SanPrura. 7 eguna.

Ostegun hau esperinntziaz beterik egon da. Lehenengo orduan biologia, euskera eta fisika eta kimika klaseetara joan gara. Ondoren Donostirako autobusa hartu dugu. 

Lehenengo ekintza surf ikastaroa izan da. Gure ikasleek forma onean daudela erakutsi dute eta kantauriko uretan dena eman dute. Taulen gainean hain zoriontsu ikustea zoragarria izan da. 

Esfortsu guztiaren ostean, bazkaldu eta indarrak berritzeko ordua izan da. Denbora librearen ostean, Kontxa eta Ondarretatik zehar paseatu eta "Peine del viento" eskulturaraino iritsi gara. Eguna amaitzeko, Igeldora igotzeko funikularra hartu eta  bertatik dauden hiriko bista zoragarriekin gozatzeko aukera izan dugu.  


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi