“Mahatsak zapaltzen” Haur Hezkuntzako proiektuaren azken urratsa ematearren, elkarlaneko ikaskuntza esperientzia berria oparitu nahi izan diegu txikiei. Gure ikastetxeko ikasleak, honezkero, ikaskuntza kooperatiboan adituak direnez, oraingo honetan elkarlaneko ikaskuntzan izatea nahi dugu.
Beste onura batzuen artean, gizarte trebetasunak eta harreman pertsonalen hobekuntza azpimarratu nahi genuke, txikitxuek ikasle ezberdinekin jartzen direlako harremanetan, eta aniztasunarekiko arreta ere hobetzen delako. Ikasleak bere taldekideen irakasle bihurtzen dira haien ezaupideak elkarbanatuz. Honek dakarren elkarmendekotasun positiboa oso garrantzitsua da, hau da, denak daude denen esku eta elkarren arteko laguntza beharrezkoa da helburu bakar bat lortzeko.
Honez gain, hainbat balore sustatzen ditu, esate baterako: arduratasuna, komunikazioa eta talde lana.
Ekintza honetarako zehazki, 2 gune prestatu genituen, alde batetik 3 urteko atondoan 3 eta 5 urteko umeak parte hartu zuten, eta bestaldetik, psikomotrizitateko gelan 2 eta 4 urteko umeek esperimentatu eta jokatu ahal izan zuten.
4 eta 5 urteko umeak 2 eta 3 urteko umeen bila joan ziren beren geletara. Han, bikoteak egin eta aipatutako 2 guneetan banandu ziren. Heltzerakoan, zentzumeneko esperientzia ezberdinak lantzeko 5 txokoekin topatu ziren.
Dastamenako txokoan fruta eta zukuak aurkitu zituzten. Elkarlanako bikoteko txikienak eseri eta nagusienak zutik geratu ziren haien atzean. Usaimenako txokoan, usain-landare ezberdineko poteak jarri genituen. Ukimeneko txokoan, elementu anitzeko kaxak non kanpotarrak ziren gauzak topatu behar baitzituzten. Entzumenekoan berriz, udazkeneko fruituekin egindako marakak jo ahal zituzten.
Ez galdu!