GURE BIZITZAKO BIDAIA

Denak du hasiera bat, dena hasten da uneren batean, nolabait, edozer dela ere. Gure kasuan bidaia bat hasiko dugu. Bidaia luzea, urteak beharko ditugu. Bidai honen hasiera eskolako atea lehen aldiz emozioz, gogoz eta ziurgabetasunez beteta zeharkatzen dugunean hasten da, nahiz eta 2 urterekin sentimendu horien zergatia bereiztea apur bat kostatuko zaigun. Ez da edozein bidaia. Bidaia hau Gure Bizitzako Bidaia da. Sorpresaz, emozioz, ikaskuntzaz, pozez, tristeziaz eta, batez ere, pertsonaz betea. Pertsona batzuk datoz eta badoaz, gu aurrera goaz, baina irakasle deitzen ditugun horiek geratu egiten dira eta beste irakasle batzuk etortzen dira. Hala ere, beste pertsona askok hasieratik amaierara egongo dira gurekin.

Eta amaiera. Hasiera duen guztiak amaiera bat du. Gure kasuan, atea azkenekoz gurutzatzen dugunean, gure bizitzako etapa bat amaitu eta beste bat hasten dela jakinda. Poztasun eta harrotasun sentimendu batek erasotzen gaitu lortutakoagatik, eta tristura eta nostalgia bizitakoagatik. Orain bai, sentimendu horiek zerk eragiten dizkigun jakiteko gai gara.

Urteak aurrera doaz eta bidaiak aurrera doaz, baina ez dugu inoiz Gure Bizitzako Bidaia ahazten. Atzera begiratu eta irribarre hori atera zitzaigun, barre eta jolas egiten genuen lagunengan pentsatuz, liskarra botatzen ziguten baina maite gintuztela genekien irakasleengan pentsatuz, disfrutarazi gaituzten momentu onetan pentsatuz eta koadernoek baino gehiago erakutsi zizkiguten une txarretan pentsatuz. Une horiek guztiak, baina batez ere, pertsona horiek guztiak Gure Bizitzako Bidaiaren ekipajearen parte dira, hasieratik bukaerara.

 

Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi