Berotegi efektua, energia aurreztea, energia berriztagarrietarako trantsizioa gure egunerokoa bete duten kontzeptuak dira. Mundua aldatzen ari dela ez da berria, erregai fosilak eta energia berriztaezinak gure planetarentzat kaltegarriak direla ezta ere. Zentro gisa, gure erantzukizuna da egokitzea, klima-aldaketaren arriskuez kontzientziatzea eta gure kontsumoa murrizteko eta jasangarriak izateko moduak bilatzea. Eta zer egiteko modu hoberik eredua ematea baino?
Horregatik, San Prudentzio Ikastetxeak 120 plaka fotovoltaiko jarri ditu, zentro jasangarriagoa izaten lagunduko digutenak. Gure helburua da ditugun baliabideak aprobetxatzea gero eta beharrezkoagoa den trantsizio ekologikoarekin bat egiteko.
Aurtengo 2030 Agendaren GJH (Garapen Iraunkorrerako Helburua) energia eskuragarria eta ez-kutsatzailea dela aprobetxatzu, gure ikastetxeak lehen urratsa eman du eta hitzetatik ekintzetara igaro gara parke fotovoltaiko hau sortuz, gure ikastetxea, inoiz baino gehiago, ikastetxe berde bihurutz.