ExpoSanPru Eguna urtarrilak 27

Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu urtarrilaren 27an antolatu dugun ExpoSanPru jardunaldira, 11:00etatik 13:30era ospatuko duguna:

  • 11:00 - 12:00  Eskolaren aurkezpena.
  • 12:00 - 13:00  Instalazioak bisitatu eta eskolako hezkuntza-taldea ezagutu.
  • 13:00 - 13:30  Amaierako jaia.

Jardunaldi honetan San Prudencio ezagutzeko aukera izango duzue: gure hezkuntza-proiektua, gure irakasle-taldea, gure instalazio eta zerbitzuak, eta gure eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza zabala. Era berean, zalantzak argitu ahal izango dituzue eta gure ikastetxearen parte izateko interesa erakutsi duten beste familiekin esperientziak elkarbanatu. 

ExpoSanPru  aukera paregabea da zuen seme-alabei eskain deizaiekegun guztia ezagutzeko: kalitatezko hezkuntza, balioetan eta pertsonaren garapen integralean oinarritua, arreta pertsonalizatu eta familia giro abegitsua.

Ate irekien jardunaldi honetan parte hartzeko, etorri besterik ez duzue! Ez dago bertaratzea baieztatu beharrik.

Ilusioz beterik itxarongo zaituztegu, aldez aurretik gure eskolarekiko erakutsitako interesa eskertuz.


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi