Beste urte batez, MusikAT

Joan den abenduaren 1ean, Santa Zeziliako ekitaldien barruan, eta Gabonak direla eta, San Prudentzio Ikastetxeko lehen hezkuntzako haurren ordezkaritza zabala Albertia Gerontologia Zentrora joan ginen musikaz eta, batez ere, belaunaldien arteko esperientziaz gozatzera.

Txikiek eta helduek emozioz beteriko musikaz gozatu genuen arratsaldean argi eta gabon kanten artean Carlos López de Uralde ikastetxeko kide maitatua omentzeko aprobetxatzen dugu. Zalantzarik gabe, musika trukea ez ezik, esperientzia pertsonalak aberastea ere izan zen, bai helduentzat bai txikientzat, eta musikak emozioak askatzen eta une ahaztezinak bizitzen lagundu zuen.

 


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi