Lehenengo ebaluazioa amaitu ostean, bigarren mailako Batxilergoko ikasleok Londresera joan ginen gure ikasbidaiaz gozatzeko asmoz. Bertan, beti gogoan izango dugun aste bat eman genuen. British Museum, Natural History Museum eta Science Museum-ean ikasi genuen, Notting Hill-eko etxeak, Big Ben eta London Bridge bezalako monumentuak ikusi genituen, Hyde Park-eko Winter Wonderland atrakzioetan igo ginen, Oxford Street edo Camden Town-eko dendetan erosketak egin genituen, Sky Garden-etik ilunabar polita ikusi genuen… eta horretaz gain, kartetan, futbolinean edo ping pong-ean jolasten elkar hobeto ezagutzeko denbora izan genuen.
See you soon, London!