DBHko 1.mailako frantseseko ikasleek proiektu bat egin dute orain arte ikasitako guztia praktikatzeko eta editore gisa dituzten trebetasunak erakusteko. Proiektuak "Je suis comme ça" izena du (Hala naiz ni), eta honako galdera hauei erantzun diete: Zenbat urte dituzu? Zer egitea gustatzen zaizu? Zeintzuk dira zure ikasgai gogokoenak? Nortzuk dira zure lagunak? Zer dago zure eskolan? edo Nolakoa zara zu?. Oso interesgarria izan da ikasleak gehiago ezagutu ahal izatea, eta hilabete hauetan hizkuntza polit honetatik ikasten ari diren guztia ikustea. Au revoir!