Misioa

San Prudencio Ikastetxea irakaskuntza-kooperatiba bat da, irabazi asmorik gabekoa. Familiak eta langileak biltzen ditu, ikastetxearen kudeaketan parte hartzen dutenak.

Haur Hezkuntzatik (2 urtetik aurrera) Batxilergora arteko eskola-etapak hartzen ditu ikastetxearen hezkuntza-eskaintzak. Irakasle kualifikatuak ditu, etengabe prestatzen ari direnak.

San Prudencio itunpeko ikastetxe laikoa da. Bere jarduera nagusia Gasteizko haurrak eta gazteak heztea eta prestatzea da, aldi berean, lankidetza-balioak sustatuta eta gizartearen eskaerei etengabe erantzunda.

Helburu du pertsona kritikoak, begirunetsuak eta solidarioak lortzea, pentsamendu-askatasuna, lan- eta ekimen-gaitasuna eta jarrera arduratsua izango dituztenak, autonomoak eta bai derrigorrezko etapen ondorengo hezkuntza-sisteman bai gizartean egoki integratzeko gaitasuna izango dutenak.

Aniztasunari arreta ematea da San Prudencioren funtsezko helburuetako bat, bai eta, bereziki, haren ikasleen berariazko hezkuntza-beharrei arreta ematea ere. Azken hori ez da hezkuntza-planteamendu hutsa, ikastetxeak gizartearekin duen konpromisoaren ondorioa da. Konpromiso horren osagarriak dira pertsonekin, kalitatezko enpleguarekin eta ingurumenarekin dugun konpromisoak.

Ikuspegia

San Prudencio Ikastetxeak Gasteizko erreferentziazko ikastetxea izan nahi du, izan ere, giza kalitate handiko irakasleak eta ikasleak eta hezkuntza-eskaintza integrala ditu. Horrez gain, ardura bereziz ahalegintzen da eskola-porrota minimoa izan dadin eta bere ikasle guztien inklusioa lortzen. Ikastetxearen lehentasunen arteko hauek nabarmendu behar dira: eleaniztasuna, irakaskuntza- eta ikasketa-prozesuei aplikatzen zaizkien teknologia berrien eta metodologia berritzaileen garapena, bai eta ingurumen iraunkortasuna ere.

San Prudencio Ikastetxeko eguneroko jardueran gakoak izango dira arlo hauek: batetik, inplikazioa eta ardura, gure interes-taldeen beharrak eta itxaropenak asetzeko, eta bestetik, kooperatibako eragileen arteko koordinazioa eta komunikazio ona. Horiek guztiek Ikastetxearen prestigioa eta irudi ona indartuko dituzte.

San Prudencio Ikastetxeak ez dio utzi behar bere antolaketa-, hezkuntza- eta ekonomia- eta finantza-egitura sendotzeari. Kalitatezko kudeaketa-sistemei eutsi behar die, proiektu sendoa eta epe luzera egonkorra eta gizartearekin konprometitua izango dituela bermatzeko.

Halaber, Ikastetxea bereziki ahalegintzen da kide dituen pertsonak integratzen eta haien beharrak asetzen bai kooperatibaren bidez bai faktore pertsonalen bidez. Horretarako, haien artean berrikuntza eta sormena sustatzen ditu.

Balioak

  • Lankidetza, parte-hartzea eta elkartasuna

  • Talde-lana eta konpromiso pertsonala

  • Sormena, berrikuntza eta ekimen pertsonala

  • Zintzotasuna, koherentzia eta erabakiak hartzeko gaitasuna

  • Erantzukizuna eta errespetua

  • Elkarrizketarako gaitasuna eta enpatia

  • Kudeaketa gardena

  • Ingurumenarekin konpromisoa

  • Aniztasunaren onespena

  • Behar bereziak dituzten ikasleak integratzea

  • Pertsona helburu

  • Gizarte-arazoekiko sentsibilizazioa

 

 

Plan estrategikoa

 

Ingurunearekiko konpromisua

 

Plan anuala

 

Kudeaketa aurreratua

San Prudencio Ikastetxean definitutako ardatz estrategikoek oinarri hauek dituzte: Gizartearekin Konpromisoa (konpromiso horren oinarriak dira hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei arreta eta pertsonekin zein ingurumenarekin konpromisoa) Oreka Ekonomikoa, Gure Bezeroak eta Pertsonak Gogobetetzea, gure ikasleen Prestakuntza Integrala eta gure Ingurunean dugun Prestigioa.

Horiek horrela, gure Gizarte Konpromisoak ikastetxeko prozesu eta proiektu guztietan dauka eragina, nola hezkuntza-ereduari lotutakoetan hala kudeaketa-sistemari lotutakoetan.

Gure Hezkuntza Ereduaren euskarria kudeaketa sistema arin bat da, prozesuetan eta proiektuetan zein berrikuntza- eta sormen-dosi handietan oinarri hartzen duena. Eredu horri esker, era integratuan egituratu ditzakegu erakundearen jarduerak (kudeaketa ekonomikoari, akademikoari eta zerbitzu osagarrien kudeaketari dagozkionak). Helburua trazabilitatea da, helburuen eta haiek erakusteko prozesu, prozedura eta jardueren artean.

Beraz, Ikastetxeak hemen aipatutako misioaren/ikuspegiaren definizioa erabili, berrikusi eta hobetu egiten ditu. Horri eta gure estrategiari esker lortu ditugu hainbeste aitorpen. Alde horretatik, hauek dira mugarri garrantzitsuenak: zilarrezko Qa 2010ean, urrezko Qa 2014an, Eskola Jasangarria 2013an, Oso Ondo, 3k Kirolaren Kudeaketan…

EFQMren eta Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren espirituari fidel, gure helburua Etengabeko Hobekuntzan eta Bikaintasunean sakontzeari ez uztea da bai hezkuntza-alorreko erakundeen eta enpresen (Kudeaketa Aurreratuko Taldeak) bidez bai beste sektore batzuen bidez.

Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi