LIBURUAREN EGUNA

Apirilaren 23an LIBURUAREN EGUNA ospatzen da eta, hori dela eta, gure ikastetxean egun berezi bat ospatzea pentsatu izan dugu, irakurketa bultzatzea eta indartzea helburutzat dugularik.Egun osoan zehar irakurketarekin lotutako ekintza desberdinak antolatu ditugu, guztiak liburuekin, aldizkariekin eta ipuinekin zerikusia dutelarik. Honako hauek izango dira zuen seme-alabek izango dituztenak: 

HAUR HEZKUNTZA 

Goizean:

  • “Fundación Mejora”ko hiru amonatxo etorriko dira eta ipuinak eta olerkiak kontatuko dizkiete.
  • Orrialdeak markatzekoak egingo dituzte.
Arratsaldean:
  • Iñaki Carretero ipuin-kontalaria.
  • Ipuinaren horma-irudia egin.

 

LEHEN HEZKUNTZA 

1., 2., 3. eta 4. mailak

Mailen arabera, ekintzak goizean edo arratsaldean izan daitezke:

  • Liburutegian bakarkako irakurketa.
  • Orrialdeak markatzekoen txapelketaren sari banaketa.
  • .Bakoitzaren liburu kutunaren fitxa egin.
  • “Bayards Revistas”en aurkezpena.
  • Aldizkariaren denbora pasak egin eta irakurri.
  • Iñaki Carretero ipuin-kontalaria.
  • 4.Bn Txabi Arnal idazlearekin hitzaldia izango dute.

 

 

 

 

 

“Bayard Revistas” argitaletxekoek Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetan, 3 aldizkari desberdin aurkeztuko dituzte ikasleei, eta bukatzean, ikasle bakoitzari bana oparituko diote. Oso aukera ona iruditu zaigu aldizkari hauek ezagutzea, gehien bat irakurketa bultzatzeko beste bide egoki bat iruditzen zaigulako. Aldizkariekin batera, harpidetza egiteko papera eramango dute etxera. Aukera hori zuen eskuetan uzten dugu eta ez zaudete inola ere ez beharturik hori onartzera. 

5. eta 6. mailak

Mailen arabera, ekintzak goizean edo arratsaldean izan daitezke:

  • Liburutegian bakarkako irakurketa.
  • Orrialdeak markatzekoen txapelketaren sari banaketa.
  • Bakoitzaren liburu kutunaren fitxa egin.
  • Iñaki Carretero ipuin-kontalaria.
  • Patxi Zubizarretaren hitzaldia prestatu.
  • Patxi Zubizarreta idazlearekin hitzaldia izango dute “El anillo de Midas” liburuari buruz.


    DBH eta BATXILERGOA 
  • 12:30etik 13:30ak arte ikasle guztiek ikasgeletan ordubeteko isilpeko irakurketa egingo dute.
  • Bakoitzaren liburu kutunaren fitxa egin.

 

 

DBHko 3. MAILAKO IKASLEEN LIBURU SALMENTA                    

        Apirilaren 22, 23 eta 24an DBHko 3. mailakoek stand bat jarriko dute liburuak saltzeko. Ekintza hau jolas-orduetan egingo da (10:20tik 10:45era DBH eta Batxilergokoentzat eta 11:00etatik 11:30era Lehen Hezkuntzakoentzat) ikasleek liburuak eros ahal izateko eta 17:30etik 18:30era gurasoek aukera hori izan dezaten.           

        Ekintza honetan parte hartzera bultzatzen zaituztegu, gehien bat ateratako etekinak parte hartzen duten ikasleentzat izango baitira.  Ekintza hauek guztiak erakargarriak eta atseginak dira. Pauso bat da, baina ibiltzen ikasteko hurrengo pausoak ere eman behar dira, eta horiek, zuen eskuetan daude. Irakurketa maitatzeko, txikitatik ikasi behar dute maitatzen: egunero ohera joaterakoan amarengandik edo aitarengandik ipuin bat entzunez. Geroxeago, gustuko duten ipuinak beraiekin irakurriz eta koxkorragoak direnean nagusiek nola irakurtzen dugun ikusten gaituztenean.Gure pauso txikia emanda dago. Orain zuen txanda da. Aurrera!  

 

ZUZENDARITZA TALDEA    


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi