Balio Hezkuntzaren inguruko ekitaldiak

San Prudencio Ikastetxeko kide guztioi:

 

Guztiok dakigunez, ikastetxea etengabeko hobekuntzako prozesuan barneratuta dago eta bertako lan taldeak, balio hezkuntza lantzen ari gara. Aurten jorratutako helburua begirunea da; bai norberarenganakoa bai besteenganakoa. Beraz, bizikidetza hobetzeko asmotan eta begirunearen balioa helburu izanik, elikadura osasuntsurako ohiturak eta jokamolde onak sustatu nahi ditugu maiatzaren 17tik aurrera, lau astetan zehar egingo diren hurrengo jarduerekin:

  1. Norberarenganako begigurea:
  • Haur hezkuntza:

Aipatutako epean asteazkenetako askaria fruta, ogitartekoa, galletak…     izan daitezela.

  • Lehen, bigarren hezkuntza eta batxilergoa:

Aipatutako epean asteazkenetako hamarretakoa fruta, ogitartekoa, galletak,  fruitu lehorrak,  irabiakiak,  zerealak,  edateko jogurtak…  izan daitezela.

  1. Besteenganako begirunea:
  • Batxilergoa, haur, lehen, eta bigarren hezkuntza:
    Ikastetxeko kide guztion artean agurra sustatu nahi da. Horretarako
    maiatzeko laugarren astean, guztiok hizkuntza desberdinetan hainbat agur pegatina eramango ditugu soinean.
  1. Inguruarenganako begirunea:
  • Gela txukun eta garbien lehiaketa:

Ekainean zehar , eguna amaitzearekin batera, mahaiak eta zorua garbi gelditu behar dira eta aulkiak mahaien gainean jarri beharko dira.

Maila desberdinetako ikasle talde batek klasez klase geletako txukuntasuna balioztatuko du eta aurkitutako gorabeherak gorde egingo ditu, gela irabazleek Web orrian zorionak jasoko dituztelarik.

 

Aldez aurretik zuen parte hartzea eskertuz adeitasunez,

 

 

BALIO HEZKUNTZA PROZESUKO LAN TALDEA.

 

 


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi