IRRATI LANTEGIA DBH 1.B

 

Gasteizen, 2010eko maiatzaren 7an

Guraso horiek:

 

Ohar honen bidez jakinarazi nahi dizuet Euskara eta Literatura irakasgaiaren programazioan agertzen den bezala, datorren ostiralean, maiatzak 14, DBH-ko 1.B-ko ikasleek “Gasteiztxo Albistegia” jardueran parte hartuko dutela.

 

Gasteiztxo Albistegia Udaletxeko Hezkuntza Sailak antolatzen duen tailer bat da. Tailer  honetan ikasleak kazetari giza aritzen dira. Informazioa era ezberdinetan jasotzen dute: hiriko eraikuntza eta zerbitzuak bisitatuz, jendeari elkarrizketak, inkestak eta bisitak eginez, eta abar. Ondoren, berriak idazten dituzte eta beharreko baliabideak erabiliz irrati saio bat grabatzen dute. Azkenean, beraiek egindako grabaketaren kopia bat taldeari ematen zaio.

 

Jarduera hau EITB-Gasteiz Irratian Domingo Mtz. de Aragón 5, kalean (San Cristóbal auzoa-Unibertsitateak) 8:40ean hasiko da. Ikastetxetik 8:15ean aterako gara eta hiribusez joango gara. Horretarako ikasleek txartela edo dirua eraman beharko dute. Behin ekintza bukatuz gero, gutxi gorabehera 13:30ean ikastetxera itzuliko gara tranbiaz.

 

Domingo Mtz. de Aragón kalera edota etxera beraien kabuz joan nahi dutenek, gurasoen baimena ekarri beharko dute. Horretarako, EZINBESTEKOA da beheko zatia betetzea eta ikastetxera ekartzea maiatzaren 14a baino lehen.

 

Besterik ez, agur bero bat

BITTOR GARAIALDE

 

Euskara Irakaslea

 

.............................................................................................................

 

Nire seme-alaba:.................................................................................................

 

q  joango da

bere kabuz.

q  itzuliko da

 

Gurasoen sinadura:


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi