Badator Korrika 17

San Prudencio Ikastetxeak aurten parte hartuko

du Korrikan, gure hezkuntza komunitatean

euskararen erabilera bultzatzeko asmoz.

Hori dela eta, Ikastetxeak Kilometro bat erosi

du eta kilometro horretan parte hartzera

gonbidatzen zaituztegu.

Horrekin batera hainbat ekintza desberdin

antolatu dira ikasleen artean; hala nola, petoen

prestakuntza lehen hezkuntzan; "Xiba" herri

kirola lehiaketan parte hartzea, DBH-ko

lehenengo zikloan; eta Korrikaren inguruko

girotzeko ekintzak klase guztietan

(abestiaren lanketa, bideoklipa, korrikaren

historia lantzea, etab.)

Hauek dira hitzorduak:

Apirilaren 13an, astekenean, San Prudencio Ikastetxeko DBH-ko 1. zikloko ikasleek parte hartuko dute

XIBA herri kirola lehiaketan, Gasteizko beste 13 eskolekin batera, goiz osoan zehar Foru

Plazan.

Aupa SanPru!!!!!!!!!

Apirilaren 14an, ostegunean, arratsaldeko 18:50etan KORRIKA San Prudencio ikastetxetik

igaroko da. Eskolaren Kilometroa 1690b izango da eta, Lakua Merkataritza-Zentruko

errotondan hasita (Toki-Eder Ikastolako sarrera aurretik), Blas de Otero zeharkatuta, Donostia

kaleraino (Haur eskola dagoen lekuraino).

Etorri gurekin KORRIKA egitera!!!!!!

 

 

 


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi