Azoka Txikia

Urtero bezala, bihar, AZOKA TXIKIA ospatuko da eta gure Colegio San Prudencio Ikastetxeak ere parte hartuko du Iradier Arenan, Renacimiento enparantza, 6, (zezen plazan), 11:00 a- 14:00 eta 17:00 - 20:00.

Parte hartzen duten gaztetxoek jasotako jostailuak modu onean salduko dituzte ekimen horretan. Herritarrek, berriz, jostailuak edo programako beste osagairen bat erosiz eta sentiberatze erakusketa ikusiz lagun dezakete, eta azokako jai giroaz gozatu: ikuskizunak, lantegi solidarioak, musika, etab.

X Azoka Txikiaren egitaraua

Zer da azoka txiki solidarioa?

Gasteizko Udaleko Kultura, Hezkuntza eta Kirola Saila - Hezkuntza Zerbitzua eta Garapenean Laguntzeko Zerbitzua programa bat da, gure hiriko ikastetxeetan eta gizarte etxeetako -ludoklubetan elkartasunarekin lotutako sentiberatzea sustatzeko. Sentiberatze kanpainan, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek ikastetxeetan jostailu erabiliak -baina inolako akatsik ez dutenak- bilduko dituzte, eta gurasoen laguntzarekin modu onean saldu, azoka txiki batean. Lortutako dirua garapenerako gobernuz kanpoko erakunde (GGKE) batek parte hartzen duen proiektu baterako erabiliko da; proiektua aldez aurretik ikasgela eta ludoklubetan landuko da.

Aurten, Save The Children izenekoa, hain zuzen ere, izango da eta Gobernuz kanpoko erakunde honek kudeatzen du Lesbosen (Grezia) errefuxiatuei harrera egiteko zentroa. Ikasgeletan beren proiektua, "La voz de la infancia migrante II", landuko da.


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi