5. mailako ikasleek asko ikasi dute bide-segurtasunari buruz eta suteetan nola jokatu. Horretarako, suhiltzaileen parkera joan gara eta primeran pasatu dugu suhiltzaileen ekipazioa probatuz, parkean alarma bakoitzaren esanahia ezagutuz eta kamioi mota bakoitza xehetasunez ikusiz.
Gainera, Udaltzaingoaren pistan, semaforoak eta trafiko-seinaleak errespetatzearen garrantzia ikasi dugu; oinezkoen zirkulazioari, bizikletaz gidatzeari eta triziklo elektrikoari buruzko jarduerak egin ditugu.
Oso goiz entretenigarria izan da!