L.H.ko 5. mailakoak Sobrón Multiaventura parkean egon ginen eta primeran pasatu genuen. Egun zoragarria egin zuen.
Arraunlari trebeak izan ginen kayaketan eta Ebro ibaian ere bainatu ginen, ura izoztuta egon arren.
Igerikekuetan ere jolasten eta igerian aritu ginen. Hala eta guztiz ere, “bonbak”, lasterketak eta murgilaldi ugari egin genituen, atsedenik hartu gabe.
Tirolina eta zubi zelaian ere ibili ginen gora eta behera. Oso esperientzia zirraragarria izan zen!! Arnesak, mosketoi, txirrika eta sokekin benetako esploratzaileak ematen genuen!!