Gure ikasleek oso modu berezian eman diote hasiera 23-24 ikasturte berriari, eskolako lehen egunean ezin izan duten 4. mailako klaseetara sartu! Baina zer gertatu da aurten? Nola sartuko gara gelan? Non dago giltza?
Irakasleek prestatutako Escape room bat osatu behar izan dute!
Pisten, sarien, erronken, enigma matematikoen, dantzen, abestien eta irudimen apur batekin, urteko lehen goizaz gozatu dugu. Probarik proba, azkenean gelako giltza aurkitu dute!
Ongi etorri Lehen Hezkuntzako 4. mailara!