Urtarrilaren 11n, Lehen Hezkuntzako 2 ikaslek eta Bigarren Hezkuntzako beste bik, beren etapak ordezkatuz, Salburua Gizarte Etxean egin zen 2030 Agendako Eskola Foroan parte hartu zuten. Bertan, ikastetxean sortutako proposamenak azaldu eta komentatu zituzten, eta beste ikastetxe batzuetako ikasleekin eztabaidatu eta esperientziak partekatu zituzten. Oso esperientzia aberasgarria izan zen.