Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI)

Haur Hezkuntzako erabiltzen den proiektu honek gaitasun hauek garatzeko balio du: ikasten ikasteko gaitasuna, pentsatzeko gaitasuna eta ekimenerako eta izaera ekintzailerako gaitasuna.

Esperimentala, praktikoa, motibagarria eta bizipenetan oinarritua den metodologiaren aldeko apustua egiten dugu. Ikasleentzat erakargarriak diren gaiak abiapuntutzat hartuz, hainbat proiektu berritzaileren inguruan antolatzen dugu lana. Haurrek galderak egiten dituzte, gaiari buruz gehiago jakin nahian. Haurrek manipulatu, esperimentatu, deskubritu eta sortu egiten dute. Azken batean, haurrak bere ikaskuntzaren protagonista aktibo dira. Ez ditugu testu liburuak erabiltzen, ingeleseko material espezifikoa (Artigal) eta irakurketa-idazketarako euskarria salbu.
 
 

SANPRUKO PATIO ANITZA

Gure ikasleen interesak kontutan hartzen ditugu

Sanpruko patioa, inkesten bidez, gure ikasleen interesak jasotzearen emaitza da

Euskadiko Eskola Kontseilutik, ZORIONAK: gure lanagatik arlo hauetan: INKLUSIOA, PATIO ANITZ BATERANTZKO ERALDAKETA, GENERO BERDINTASUNAREN IKUSPEGITIK

 

Lau zutabetan oinarritzen gara gure ikastetxeko jolastokiak gure ikasleen gustu eta interes aniztasunari kasu egin diezaion:

  1. Txoko Lasaia
  2. Mugimendu-jokoen materiala.
  3. Patio inklusiboak. PyPD.
  4. Musika txokoa eta musika sarreretan.

Esteka honetan lau zutabeak azaltzen dira bideoen bidez:

Esteka honetan 2019tik egindako lana azaltzen da.


2022-2023 kurtsoa:

  1. Txoko Lasaia:
  • ​Jolasaren bitartezko ikaskuntza:
    • Inkesten bidez jasotako jolas eskakizunak:
      • Mahai jokoak, arbelak eta errotulagailuak, joku logiko-matematikoak, eraikitzeko makilak, eskumuturrekoak, Rubik kubo eta sugeak, peonzak…
    • Irakasleen propsamenak: 
      • Egurrezko buruhausteak, jolas kooperatiboak...
  • Berdinen arteko ikaskuntza:

LHko 1. eta 6. mailen arteko ikasleen elkartrukea.

  1. Mugimendu-jokoen materiala: ​
  • Mugimendu jolaserako materiala:

Kutxa bat kurtsoka, inkesten bidez jasotako materiala:

Uztaiak, sokak, klarionak, boloak, tenis pilotak, esponjazko pilotak, esku pilotak, futbol baloia, baloiak, saskibaloiak, konoak, twisterra, goma, sakitoak, zapitxoa, frisbeak, bolo finlandiarra, indiakak…

  • Esparruen kudeaketa jolas mota bakoitzeko:

Jolastokia esparru desberdinetan banatuta dago, eta esparru bakoitzari jolas mota bat dagokio. Honela esparru fisiko nahikoa sortu dugu jolas mota bakoitzeko, futbola edo saskibaloia eremu osoa edo gehiena okupatzea ekidituz.

  • Rokodromoa:

Ikasleei azaldutako erronkak.

  • PING-PONG

 

  1. Patio inklusiboak. PyPD.
  • Euskadin aitzindari:

Lehenengo ikastetxea Euskadin ezartzen PyPD-Patios y Parques Dinámicos (Gey Lagar) deritzon programa.  Laura Escaño, Euskadin arduraduna, eta ikastetxeko irakasle talde baten bitartez, JOLASEN BIDEZ INKLUSIOA lantzen duena

  • HELBURUA: Inor EZ GERA DADILA ISOLATUTA.

  1. Musika txokoa eta musika sarreretan. 
  • LEKU BAT MUSIKA ETA ARTEA patioan :
  • Ikasleek bere musika eskaerak entzun, abestu eta dantzatu dezakete.
  • TALENTU JAIALDIA: Ikasleek aukera izaten dute bere artea erakusteko, adibidez: abestu, instrumentu bat jo, dantzatu, koreografia bat egin, txisteak kontatu, magia trukoak erakutsi,…beste kurtsoetako ikasleen aurrean.
  • MÚSIKA SARRERETAN:

Ikasleek zein familiek, irakasleek aukeratutako abestiez goza dezakete. Hainbat arlorekin dute zerikusia, hala nola: genero-berdintasuna, Bullying-ari ez, indarkeria matxistari EZ, ingurumenarekiko errespetua, euskararen eguna, eta abar.

 

Elkarlaneko ikaskuntza

Proiektu honek garapen hauek garatzeko balio du: elkarbizitzeko gaitasuna, ikasten ikasteko gaitasuna eta pentsatzeko gaitasuna. 

San Prudencio ikastetxean ekintza zehatzak diseinatzen ditugu, non adin ezberdinetako ikasleek esperientzia eta ezagutzak partekatzen dituzten eta, horrela, elkarri eragiten dioten, helburu komun bat lortzeko. Ikasteko modu honek komunikatzeko trebetasuna, elkarlanerako jarrerak eta entzuteko gaitasuna sustatzen ditu, eta baita zenbait balio ere, tolerantzia eta errespetua, besteak beste.

BAPNE

BAPNE metodoa estimulazio kognitiboko, sozioemozionaleko, psikomotorreko eta neurorrehabilitazioko metodoa da, neuromotrizitatean oinarritua.

Funtzio kognitiboak eta funtzio exekutiboak estimulatzeko baliabide didaktiko gisa erabiltzen du gorputz-perkusioa.

 

Eskola-baratzea

Proiektu honek gaitasun hauek garatzeko balio du: zientzia-gaitasuna eta gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.

Gure ikasle gehienak hirian bizi dira eta eskola-baratzea baliabide bikaina da ikastetxea helburu hauek lortzeko eremua izan dadin: ikasleek beren natura- eta landa-eremuarekin zerikusia duten askotariko bizipenak izatea, ingurune horrekin ditugun loturak eta menpekotasunak ulertzea eta ingurumenaren zaintzarekin eta harekiko erantzukizunarekin lotutako jarrerak eta ohiturak praktikan jartzea. Guztiak ere bizipen interesgarriak dira Ingurumen Hezkuntzan funtsezkoak diren gaitasunen garapenerako.

Ingurumen Hezkuntzako helburuekin eta edukiekin bat datorren hezkuntza-praktika garatzea errazten du eskola-baratzeko lanak. Hiru dimentsio hauek biltzea eskatzen du horrek:

  • Ingurunean heztea: Ingurunean bertan ikertuko eta lan egingo da, hurbileko ingurune horri eragiten dioten arazoak arazo globalagoekin lotuta.

  • Ingurumenari buruzko hezkuntza: Baratzea sistema ekologiko bat da, eta hala denez, bere osotasunean ikertu behar da, hauek kontuan hartuta: zer osagaiz eratuta dagoen, osagai horien arteko interakzioak zein diren, zer aldaketa jasaten dituen, zer antolaketa duen…

  • Ingurumenaren alde heztea: Ingurumenarekin jarrera begirunetsuak ekarriko lituzkeen aldaketa gertatzeko beharrezkoak diren balioak eta jarrerak sustatuko dira. 

 

Agenda 2030

Proiektu honek gaitasun hauek garatzeko balio du: zientzia-kulturarako gaitasuna eta gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna. 

Proiektu honen bidez ikastetxeak konpromiso hauek hartzen ditu: sail desberdinetako curriculumean ingurumenarekin eta garapen jasangarriarekin lotutako alderdiak sartzea, ikastetxean erabiltzen diren baliabideen kudeaketa ahal den neurrian diagnostikatzea eta hobetzea eta estamentu guztien parte-hartzea sustatzea. Horrez gain, ikastetxeak Gasteizko Agenda 21 udal-foroan parte hartzen du. 

Hezkuntza afektibo-sexuala

Proiektu honek, Bigarren Hezkuntzako lau ikasmailatan erabiltzen denak, izaten ikasteko gaitasuna garatzeko balio du.

Hainbat urte dira ikastetxean hezkuntza afektibo-sexuala ezarrita dagoela, Emaize Sexologia Zentroarekin koordinatuta. Programa hainbat tailerretan eta saiotan garatzen da, hauek guztiak aintzat hartuta:

  • talde bakoitzaren interesak. Saioen garapena ikasgela-taldearen eskaerei eta errealitateari egokitzen zaio.
  • begirunea bai norbere buruari bai gainerakoei. Pertsonekiko begirunea gako iraunkorra da saio guztietan. 
  • Ikasleen aniztasuna, haien bizipenen eta iritzien heterogeneotasuna… 
  • harremanak berdinen taldean, lagunekin, familiarekin, irakasleekin… Adin hauetan berdinen arteko harremanen garrantzia transmititzen da, baina familiaren, irakasleen… garrantzia ere azpimarratzen da, erreferentzia-puntu diren aldetik. Haurrei ulertarazten zaie ikasteko eta hazteko modu bat dela bai haien laguntza bai haiekin elkar ulertzea eta elkartrukeak izatea.
  • harremanak izateko orduan autoestimua izatea eta elkar errespetatzea… bakoitzaren irudi positiboa indartzeko helburuz.

Hezkuntza afektibo-sexualaren helburu orokorrak

  1. Giza sexualitatea funtsezko ezaugarria dela ulertzea, hauek guztiak lotzen dituen eraketa pertsonal bat: biologia, afektuak, kognizioa eta alderdi sozio-kulturala.
  2. Emakumetasuna edo gizontasuna rolak guztiz malgututa onartzea. Emakume edo gizon izateko modu horretan, pertsona guztiek diren bezala agertu ahal izango dute eta nahi duten eran errealizatzeko aukera izango dute, beren giza potentziala mugatuko luketen maskulinitatearen eta feminitatearen eredu zurrunen menpe egon gabe. 
  3. Sexualitatearen ikuskera desinhibitua, amultsua eta ludikoa lortzea. Gutako bakoitza desberdina dela eta, beraz, bakoitzak gustu eta desira desberdinak ditugula jakitea. Bakoitzarenak adierazten eta besteenak errespetatzen ikastea. Mugak bizitzako beste alderdi guztietako berberak izango dira: ezin dira pertsonak manipulatu edo erabili gure desiren arabera.
  4. Era kritikoan hausnartzea bai sexualitateari buruz bai sexualitatearen arloko portaerak eta jarrerak arautzen dituzten arau kulturalei buruz. Etika pertsonal eta sozial baten araberako sineste eta eredu propioak eratzen lagunduko die horrek.
  5. Pertsona gazteen artean sortzen diren askotariko harremanetan jarrera biolentoen agerpena eta iraupena prebenitzea.
  6. Nerabeak bere osasunaren gaineko kontrola, autonomia eta erantzukizuna har dezan sustatzea, beren eguneroko bizitzako elementu garrantzitsua den aldetik. Horretarako, osasuna zertan funtsatzen den aztertuko da haren inguruko arriskuak eta horiekiko jarrerak ebaluatzeko, bizimodu osasuntsuak garatze aldera. 
  7. Sexualitatearen adierazpenak osasunean duen eragina aztertzea, hauek eginda: kontrazepzioari, STGei eta GIBari/HIESAri buruzko jakintzak jasotzea eta arriskuen prebentziorako alternatibak aztertzea eta garatzea.

 

Bikoteka irakurtzen

Lehen Hezkuntzako bigarren mailatik aurrera erabiltzen den proiektu honek gaitasun hauek garatzeko balio du: hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta hizkuntza-gaitasuna. 

Ikastetxeak, aurten ere, “Bikoteka irakurtzen” proiektuari ekingo dio, Berritzegunek sustatutako eta koordinatutako hezkuntza-programari, hain zuzen. Proiektua berdinen arteko tutoretzetan oinarrituta dago. Jarduera egituratu baten bidez, tutoretza horietan bikoteka arituko diren pertsona guztiek (kideetako inork ezingo du bestearen irakasle profesionala izan) izango dute ikasteko aukera: tutoreak, irakastea ikasteko modu ona delako, eta tutoretza lanaren hartzaileak, lagun tutorearen laguntza egokitua eta iraunkorra jasoko duelako.  Programak ikasleen arteko tutoretzak eta familia-tutoretzak bi-biak batera erabiltzen ditu.

Programaren helburua irakurtzeko gaitasuna hobetzea da, ikasleen eskola-arrakastarako funtsezko osagaia. Jarduerak (bikoteka irakurtzen eta irakurmena) oso egituratuta daude eta, bikotea trebatzen den heinean, era doiagoan eta irudimentsuagoan erabili ahal izango dituzte. 

Proiektu logiko-matematikoa

Haur Hezkuntzako hiru ikasmailatan erabiltzen den proiektu honek matematikarako gaitasuna garatzeko balio du.

Kontzeptu logiko-matematikoak lantzeko manipulazio-jarduera ezberdinak proposatzen ditugu. Esplorazioaren, manipulazioaren eta praktikaren bitartez, haurrak apurka-apurka kontzeptu logiko-matematikoak eraikitzen doaz, zenbakiarena edota neurriarena besteak beste. Jarduera hauetarako egunero erabiltzen diren materialak (pintzak, botoiak edota depresoreak adibidez) eta material espezifikoak (bloke logikoak edota trangramak adibidez) proposatzen ditugu. Jarduera hauek talde txikian, bikoteka nahiz banaka lantzen ditugu.

 

Matific

Matific gaitasun matematikoa lantzeko plataforma dibertigarri eta interaktiboa da eta  matematika edukien ulermenean sakontzea du helburu. 1500 baino ariketa gehiago ditu eta azkenaldian hainbat sari jaso ditu.

Bestalde, baliabide hau testuinguratua eta gamifikatua da. Gainera, ikasle guztien maila eta erritmoetara egokitzen da. Matific bat egiten du gure Curriculumarekin eta gelako eguneroko lanean erraztasunez moldatzen da. 

 

Adimen emozionala

Haur Hezkuntzako hiru ikasmailatan erabiltzen den proiektu honek gaitasun hauek garatzeko balio du: elkarbizitzeko gaitasuna eta izaten ikasteko gaitasuna.

Ikasleen adimen emozionala lantzeak helburu hauek ditu: haurrek beren emozioak ezagutzea eta adieraztea, besteen emozioak ezagutzea eta errespetatzea eta sentitzen dutena kudeatzen hastea.

Askotariko jarduera ludikoak egingo dira ipuinen, jolasen eta irudien bidez eta horien helburua hauek lantzea izango da: autoezagutza, autoestimua, pentsamendu positiboa, gatazkak, enpatia, autonomia, komunikazioa eta asertibotasuna.

Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi